ONGI ETORRI BETELUKO SORGINTXO HAUR ESKOLARA

Betelun dagoen eskola txiki bat da. Bertan, Araitz, Betelu eta Larraungo 0-3 urte bitarteko umeak datoz. Nafarroan lehen zikoloan mota desberdinetako eskolak daude:
-Iruñeako udal haur eskolak
-Nafarroako Ongizate Saileko haur eskolak
Kudeaketa pribatua duten udal haur eskolak
-Haur eskola pribatuak: haurtzaindegi, ludoteka, "casas amigas"...
Eskola hauek guztiak, 2007ko martxoaren 26ko foru dekretuak arautzen ditu.
Sorgintxo haur eskola munizipala da, Iratzarri elkarteak kudeatzen du. Nafarroako Ongizate Zerbitzuak, Araitz, Betelu eta Larraungo udalek ordaintzen dute zati handiena eta beste bat gurasoek ordaintzen dute.

sábado, 15 de noviembre de 2008

ERRUTINAK



Errutinak egunero errepikatzen ditugun ohiturak dira. Eskolan intentzioz, sistematikoki eta etenik gabe bultzatzen ditugu. Errutina hauek gure heziketa proiektuaren oinarri eta osagarri nagusiak dira. Adinaren arabera egikitzen ditugu.
Errutina horiei esker haurrek ereduak eta jokabideak finkatu ahal dituzte. Ingurua, espazioa eta denbora ikertu, ezagutu eta kontrolatzeko ziurtasuna lortuko dute. Denboraren jabetza eskuratu eta gertatuko dena aurreikusi ahal izango dute. Horrela oinarrizko autonomia eta bere autoestima indartuko dute. Hala ere, ez dira egitura estu eta zorrotz bilakatu behar. Ez dira helburu bat, bitarteko bat baizik.
Ikasgiro lasai, ziur, egonkorra eta alaia lortzeko bitartekoak.

No hay comentarios: