ONGI ETORRI BETELUKO SORGINTXO HAUR ESKOLARA

Betelun dagoen eskola txiki bat da. Bertan, Araitz, Betelu eta Larraungo 0-3 urte bitarteko umeak datoz. Nafarroan lehen zikoloan mota desberdinetako eskolak daude:
-Iruñeako udal haur eskolak
-Nafarroako Ongizate Saileko haur eskolak
Kudeaketa pribatua duten udal haur eskolak
-Haur eskola pribatuak: haurtzaindegi, ludoteka, "casas amigas"...
Eskola hauek guztiak, 2007ko martxoaren 26ko foru dekretuak arautzen ditu.
Sorgintxo haur eskola munizipala da, Iratzarri elkarteak kudeatzen du. Nafarroako Ongizate Zerbitzuak, Araitz, Betelu eta Larraungo udalek ordaintzen dute zati handiena eta beste bat gurasoek ordaintzen dute.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

BIHURRIAK GARA

LANTZEN DITUGUN UNITATE DIDAKTIKOAK


Ikasurtean zehar programatutako unitate didaktikoak lantzen ditugu: Urtaroak, elikagaiak, animaliak, koloreak, formak eta tamainak, kontzeptu matematikoak, gorputza eta adierazpena, jaiak, haur bat jaio da, musika.
Astelehen, asteazken eta ostegunetan handienak alfonbra gainean eserita gai ezberdinak lantzen ditugu eta ondoren jarduerak propòsatzen ditugu material eta baliabide asko erabiliz.