ONGI ETORRI BETELUKO SORGINTXO HAUR ESKOLARA

Betelun dagoen eskola txiki bat da. Bertan, Araitz, Betelu eta Larraungo 0-3 urte bitarteko umeak datoz. Nafarroan lehen zikoloan mota desberdinetako eskolak daude:
-Iruñeako udal haur eskolak
-Nafarroako Ongizate Saileko haur eskolak
Kudeaketa pribatua duten udal haur eskolak
-Haur eskola pribatuak: haurtzaindegi, ludoteka, "casas amigas"...
Eskola hauek guztiak, 2007ko martxoaren 26ko foru dekretuak arautzen ditu.
Sorgintxo haur eskola munizipala da, Iratzarri elkarteak kudeatzen du. Nafarroako Ongizate Zerbitzuak, Araitz, Betelu eta Larraungo udalek ordaintzen dute zati handiena eta beste bat gurasoek ordaintzen dute.

domingo, 30 de noviembre de 2008

AUTONOMIARAKO UMEEN AHALMENA: EMMI PLIKER(1902-1984)





"Emmi Pliker, pediatra hungariarrak bi miila haur behatu eta aztertu ondoren, bere ikerketen emaitzak zabaldu zituen. Bere ustez garapena berez ematen da, haurrek modu autonomoan aritzeko aukera badute, beren jardueraren ondorioz haur bakoitzaren heldutasun fisiko eta nerbiosoaren arabera, betiere inguru segurua eta egokia izan badute. Honen arabera, haurrentzat hoberena, berez duten ahalmen hori errespetatzea da. Bere ustez, haurrek badakite noiz eta nola mugitu, noiz eta nola garatu eta bakoitzarei bere bidea egien utzi behar zaio, presarrik gabe, behar duen denbora emanez. Garapen hori lortuko duela ziur egonez, lasaitasunez eta konfiantza osoz, bere burujabetza eta autoestimua indartuko duen garapena bere esku utziz. Haur bakoitzari bere autonomia emanez eta errepetatuz.
GARAPEN NATURALA Helduen eskuartzerik gabeko garapen motoreak dituen faseak ikas ditzakegu, ezagutu eta errespetuz jokatzeko haur bakoitzaren kasuan:
0. Lehendabiziko jarrera ahoz gorakoa da.
1. Alboraka buelta erdia emango du.
2.Buelta osoa beherunz ematen du, eta ahoz behera jartzen da.
3.Buelta osoa goruntz, buelta alde batetik edo beestetik emanda
4.Arrastaka mugitzen da, sabel gainean sigi-saga herrestatuz
5.Lau hanketan katuka ibiltzen da.
6.Eseri egiten da, bera eseritzen da
7.Belauniko jartzen da gorputza tente duelarik
8.Zutik jartzen da eta zutik egoteari eutsi egiten dio, gero eseri edo katuka jarriz
9.ibiltzen hasten da eskuekin zerbaiti helduta.
10.Oinez hasten da eskuekin ezer helgu gabe.
ZER EGIN BEHAR DU HELDUAK?
-Haur bakoitza ondo behatu eta ezagutu, bere erritmoa errespetatu ahal izateko
-Umearen jardun autonomoa ahalbideratu, pazientziaz eta konfiantzaz
-Baldintza egokiak eskeini haurrari, segurtasuna, askatasuna eta denbora bermatuz: mugitzeko erropa eta espazio egokiak, material eta jostailu gutxi, sinple eta lagungarriak, atenzio indibiuala eman eta bere autonomia errepetau zeharkako laguntza emanez, haurra ordezkatu gabe.

lunes, 17 de noviembre de 2008

EGOKITZE ALDIA



Egokitzapen garaia deritzogu haur bakoitzak, ikuspegi emozionaletik bere familiarengandik (guraso edo tutoreengaindik) banatzeak ekartzen dizkion galeraz eta irabaziaz jabetu, banaketa hori bere baitan positiboki ikusi eta horretarako konpentsazioak aurkitzeko behar duen denborari. Horrela ulertuta, edozein adineko haurrak bere adinera egokitutako egokitzapen garaia behar du.
Egokitze aldian protagonistak haurrak, gurasoak eta irakasleak dira. Oraingoan umeen inguruan hitz egingo dugu. Gainditu beharrekoa oso garrantzitsua izango da aurrerantzean:
_Ordura arteko pertsona esanguratsuengandik banatzea, maiz alde baterako dela ulertu gabe.
-Bere ingurunetik irten eta beren afektuetatik urruntzea.
-Erreferentziako pertsona heldu/ak beste haurrekin elkarbanatzea.
-Kanpotik ezarritako ordutegi berria.
-Leku, espazio eta hauen erabilera ezezaguna.
-Nahi ta nahiez, best haur ezezagun batzuekin harremanetan jartzea.
Guzti onek segurtasun eza dakarkio haurrari, mundu berri bati moldatu eta egokitu beharra. Guzti hau ahal den hobekien bideratzen eta gainditzen lagundu behar diogu.

sábado, 15 de noviembre de 2008

ERRUTINAK



Errutinak egunero errepikatzen ditugun ohiturak dira. Eskolan intentzioz, sistematikoki eta etenik gabe bultzatzen ditugu. Errutina hauek gure heziketa proiektuaren oinarri eta osagarri nagusiak dira. Adinaren arabera egikitzen ditugu.
Errutina horiei esker haurrek ereduak eta jokabideak finkatu ahal dituzte. Ingurua, espazioa eta denbora ikertu, ezagutu eta kontrolatzeko ziurtasuna lortuko dute. Denboraren jabetza eskuratu eta gertatuko dena aurreikusi ahal izango dute. Horrela oinarrizko autonomia eta bere autoestima indartuko dute. Hala ere, ez dira egitura estu eta zorrotz bilakatu behar. Ez dira helburu bat, bitarteko bat baizik.
Ikasgiro lasai, ziur, egonkorra eta alaia lortzeko bitartekoak.

martes, 11 de noviembre de 2008

OHITURAK ETA TRADIZIOAK EZAGUTU ETA PARTE HARTU



Ingurune fisiko eta sozialaren esparruan biltzen da adin horretarako haurren errealitatea osatzen duenaz ohartzea eta ezagutu eta ulertzea, batez ere beren esperientzietatik hurbil dagoen oro. Bere inguruneko errealitate soziokulturalari so egiten diogu eta eskolan ere landu. HERRIKO PLAZAK EDERKI ALAITZEN DITUGU! GORA JAI ALAIAK!!

BAZKARIA



Eguneroko errutinen artean bazkariarena aipagarria da. Lehenengo egunetatik haurrek xurgatze erritmo ezberdinak dituzte. Elikatzearekin batera, haurrak zentzumen estimuluak jasotzen ditu, hauek haurraren garapena( fisikoa, sentsoriala-pertzepziozkoa, emoziozkoa...) bultzatzen dutelarik. Normalean honela lantzen ditugu:
-Elikatzea gertaera sozial eta kulturala da, berez hezigarria
-Haurraren erritmoa errespetatzen saiatzen gara
-Jarrera, lekua, ordutegi eta jokabide egonkor eta erregularrak izaten ditugu.
-Elikagai gozoetatik gazietara eta samurretik solidoetara pasatzeko uneetan atentzio eta kontu berezia izten dugu.
-Haurrra partaide aktiboa izaten uzten diogu, bere autonomia garatuz
-Elikatzearekin lotura duten arau higieniko(eskuak garbitu, baberoa jantzi...) eta sozialak( eserita egon, bere platera jaso...)haurren adinaren arabera erakutsi eta eskatu.

ADIERAZPEN PLASTIKOA



Adierazpen plastikoari ere garrantzi handia ematen diogu eta ostiralero, talde txikietan honi ekiten diogu. Artea, sormena, garapen emozionala, garapen intelektuala, garapen fisikoa, garapen perzeptiboa eta garapen soziala....ONDO PASATUZ ETA GOZATUZ!!

ALTXORRAREN SASKIA ETA JOLAS HEURISTIKOA



Asteartero txikienekin altxorren saskiarekin jolasten dugu, bultzatzen diren trebetasunak ondorengoak dira: zentzumenen ezagupena, mugimenduen koordinazioa, arreta, pentsamenduaren garapena, komunikazioa, sormena eta elkarbizitza... Ekintza hau 6-10/12 hilabete arteko haurrekin egiten dugu. Denbora gehixeago dutenekin berriz JOLAS HEURISTIKOA egiten dugu Honen bidez haurrarei jolas egoera ixila eta lasaia eskaintzen diogu, jolas indibiduala, material beriak, lengoai eta pentsamenduaren egituretarako laguntza, inguruarekin harremantzeko modu aktibo eta sortzailea eta era berean errespetuzkoa.